Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Agiro Mendi Klubak Pirinioetara irteera antolatu du irailaren 21eko astebururako. Larunbat goizean irtengo dira eta 5 edo 6 orduko ibilaldia egingo dute Aspe eta Ossau bailaretan barrena. Gaua aterpetxean pasa ondoren, igandean etxera itzuliko dira. Irteeran parte hartzeko mendian federatuta egotea ezinbestekoa dela azaldu dute antolatzaileek. Parte hartu nahi dutenek irailaren 18a baino lehen eman beharko dute izena 665756952 telefono zenbakian.