Albisteak

Pirinioetara irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak hurrengo astebururako

Pirinioetara irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak hilaren 21 eta 22rako. Larunbatean irtengo dira Zestoatik Rio Gallegora (Huesca) rafting egitera. Gaua, Riglos herriko aterpetxean pasako dute. Igande goizean, Mallos de Riglos-en zeharkaldia egingo dute. Bazkalondoren, igerilekura joango dira eta ondoren, etxera buelta. Irteeran parte hartzeko izena eman beharko da hilaren 18a baino lehen (asteazkena) 665 75 69 52 telefonora deituta.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide