Albisteak

Plastikoen gaia lantzeko bilera antolatu du Ingurumen Sailak

Zestoako Udaleko Ingurumen eta Landa Garapen Sailak plastikoaren erabileraren inguruko kanpaina bat jarri nahi du martxan. Zestoan, 2019an, 146 tonatik gora ontzi arin jaso ziren, 39kg biztanleko. Horrez gain, Ingurumen Sailak azaldu du ohikoa dela herriko kaleetan plastikoak lurrean botata ikustea eta plastiko horiek ondorio larriak sortzen dituzte ibai, erreka eta itsasoan. Hori guztia kontuan hartuta, gaia aztertu eta herritarrak kontzientziatzeko kanpaina bat jarriko du martxan Udalak.

Herritarrek gaiaren inguruan dituzten iritzi eta proposamenak jasotzeko bilera bat egingo dute ostegun honetan, hilak 15, arratsaldeko 18:00etan, udaletxeko areto nagusian. Herriko eragile eta norbanakoei bileran parte hartzeko deia luzatu die Udalak.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide