[POSTONTZIA] Zestoako Parrokiko eliztar taldeak bidalitako

Zestoako Parrokiko eliztar talde batek adierazpen hauek bidali dizkigu igandean gertatutakoaren harira:

Urtarrilaren 21ean, Zestoako Elizan igandeko elizkizuna egiten ari ginela, Gaztetxeko talde bat sartu zen, maskaraz aurpegia estalita eta arropa zuriz jantzita, paperak botatzen eta deiadarka. Horietako bat irudiak grabatzen ari zen denbora guztian. Ekintza oso agresiboa izan zen bertan geundenontzako.

Aurreko igandean, Gaztetxekoek Elizako ateak katez eta silikonaz itxi zituzten, igandeko elizkizuna egitea oztopatzeko asmoarekin.

Zestoako herriaren aurrean salatu nahi ditugu Zestoako Gaztetxeak egin dituen ekintza hauek (atzetik talde politikoren baten eskua ikusten bada ere), erlijio askatasunaren aurka eta biltzeko askatasunaren aurka doazelako.

Zestoako Parrokiko eliztar talde bat.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide