Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik bederatzi eta hamahiru urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkie Espainiako Auzitegi Gorenak bederatzi buruzagi independentistari, sedizioa eta diru publikoek erabilera bidegabea egotzita. Atzo jakinarazi zen epaia eta Kataluniar herriari elkartasuna adierazteko elkarretaratzea deitu dute Zestoako EAJk eta EH Bilduk gaur arratsaldeko. 20:00etan izango da hitzordua, plazan.