Albisteak

Poltsa konpostagarrien erabileraren sustapenerako diru-laguntzen deialdia zabalik da

Deialdi honen helburua Azkoitia, Azpeitia eta Zestoako merkataritza establezimenduei diru-laguntzak ematea da, 2018an poltsa konpostagarriak banatzeko zertbitzua eskain dezaten. Deialdian parte hartu nahi duen merkatari orok, otsailaren 19a baino lehen eman behearko du izena.

Hiru herrietan 11 establezimendu izango dira diru-laguntza honen onuradunak. Zestoan guztira 2 merkataritza establezimenduk izango dute poltsa konpostagarriak banatzeko aukera. Kanpaina honen helburua hondakin organikoen balorazioa, banaketa bereizia eta birziklapena sustatzea da, herritar guztientzat hurbilagoak eta erabilerrazagoak diren entrega-guneak sortuz. Urola Erdiko Mankomunitateak guztira 11.000€ bideratuko ditu zerbitzu honetara.

Diru-laguntzak lortzeko bete beharreko baldintzak eta informazio gehiago hemen.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide