Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Bartzelonako Centre Cultural Euskal Etxea Euskal Herria Sona jaialdiaren 23. edizioa ospatzen ari da. Joan den azaroaren 6an hasi zen jaialdia eta abenduaren 10era bitartean, euskal musikari ezberdinak izango dira bertan.
Asteburu honetan, zestoarrak izango dira nagusi Bartzelonan: Ezpalak eta Polybius taldeek kontzertu bana eskainiko dute larunbatean, La Deskomunal aretoan.
