Portale Kultur Elkartea Herri Urratsera

Herri Urrats ekimen ezaguna da, Iparraldeko Seaska Ikastolen Elkarteak antolatzen duen ekimena da Senpereko lakuan egiten dena. Bertan bildutako dirua iparraldeko ikastolen hobekuntzarako erabili ohi da; beraz, aitzakia bikaina Zestoatik talde bat bildu eta sostengua emanaz, egun eder bat pasatzeko.

Maiatzak 14, igandea da eguna. Goizeko 9:00tan irtengo gara Zestoatik, eta lehen geldiunea Azkainen egingo dugu. Bertatik 3-4 orduko mendi buelta eginaz, Senpereko lakura joango gara. Nahi duenak, ordea, zuzenean Senpereko lakura joateko aukera izango du egun osoa bertan pasatzera. Itzulera, aldiz, arratsaldeko 19:00etan izango da.

Autobuseko izen-ematea jarrita dago dagoeneko Mollergi eta Koiote tabernetan. Txartelak daude salgai, eta 10€-ko prezioa dute. 16 urtetik beherakoek doan izango dute bidaia. Ostirala 12rako izena eman beharko da.

Egitarauaren berri emana dute jada Herri Urratsen web orrian. Gogoratu Zea Mays, Ken zazpi edo Huntza bezalako talde entzutetsuak bertan egongo direla, eta haurren xokoa ere izango da Ane piratarekin.

http://www.herriurrats.eus/

Egun pasa ederra, beraz! Bertan ikusiko garelakoan..




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide