Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Portale kulturguneak lau urte bete ditu, eta urteurrena ondo ospatzeko egitaraua antolatu dute larunbaterako. Arratsaldeko 19:30ean Ane Urbieta eta Maialen LarraƱaga trikitilariek alaituko dute giroa. 22:30ean, frontoi zaharrera joateko deia egin dute Portaleko kideek, bertan sorpresaren bat izango dute gordeta. Ondoren, DJ HGS izango da musika hartzen.
Ekintza horiez gain, larunbatean eta igandean menu berezia izango dute Portalen. Sagardotegiko menua eskainiko dute bi egun horietan, hogei euroren truke.