Portaletik Herri Urratsera!

Iaz egin genuen gisa, aurten ere antolatu du Portale Kultur Elkarteak Herri Urratsera joateko autobusa. 9.00etan abiatuko gara igande honetan Zestoatik, eta Azkainetik Larrunera mendi buelta eginda, eguerdi partean iritsiko gara Senpereko lakura. Hala ere, eta gehiegi nekatu nahi ez duenarentzat, izango da zuzenean lakura joateko aukera.

Beraz, animatu igandean Iparraldeko Ikastolen aldeko festara eta eman izena ahalik eta bizkorren Koioten, Mollergin edota portalekulturelkartea@gmail.com-era idatziz.

Bakarrik ezin da, portalekideokin bai!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide