Albisteak

Positibo bakarra atzeman dute herrian azken bi egunetan

Intzidentzia tasak bere 616,33koa izaten jarraitzen du baina oinarrizko birsorkuntza tasa 2,67tik 1,26ra jaitsi da.

Eusko Jaurlaritzak kaleratu berri duen txostenaren arabera, positibo bakarra zenbatu dute Zestoan azken bi egunetan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasak 616,33koa izaten jarraitzen du baina oinarrizko birsorkuntza tasa 1,26ra jaitsi da.

Eskualdean 56 kasu zenbatu ditu Osasun Sailak: hogei Zarautzen, hamar Azkoitian, zortzi Azpeitian, zazpi Zumaian, launa Orion eta Aian, bi Getarian eta bat Aizarnazabalen. Errezilen eta Beizaman ez dute positinorik atzeman.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide