Albisteak
Positibo bakarra zenbatu du Osakidetzak atzo egindako frogetan Zestoan
— 2021-02-04Osasun Sailak emandako datuen arabera, positibo bakarra zenbatu dute atzo egindako PCR eta antigeno frogetan herrian. Azken bi astetan 38 kasu zenbatu dituzte Zestoan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 1.000tik jaitsi da, hamar egun ondoren: 975,86ko intzidentzia tasa du Zestoak.
Eskualdean 22 kasu zenbatu ditu Osakidetzak, atzo baino 18 gutxiago. Zumaian eta Orion zenbatu dituzte kasu gehienak, zazpi herri bakoitzean. Zumaian eremu laranjan jarraitzen dute 468,10ko intzidentzia tasarekin. Orion, berriz, eremu gorrian daude, eta intzidentzia tasa goian mantentzen da oraindik, 1255,71ko intzidentzia dute han.
Azpeitian ere eremu gorrian daude 1169,51ko intzidentziarekin. Atzo egindako frogetan hiru positibo atzeman dituzte, azken egunetako zifrarik baxuena. Zarautzen eta Azkoitian, berriz bina kasu zenbatu dituzte eta Getarian, Aian, Errezilen eta Aizarnazabalen ez dute positiborik atzeman.
Egin zaitez bazkide