Albisteak

Positibo bakarra zenbatu dute aste honetan Zestoan

Eskualdean, 34 kasu atzeman dituzte astelehenetik ostegunera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan.

Eusko Jaurlaritzak Covid-19aren inguruko azken datuak kaleratu berri ditu. Txosten horren arabera Osasun Sailak kasu bakarra atzeman du aste honetan Zestoan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 51,36ra jaitsi da.

Eskualdean 34 kasu atzeman dituzte astelehenetik ostegunera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan. Kasu gehienak Azpeitian atzeman dituzte, bederatzi hain zuzen ere. Azkoitian zortzi positibo zenbatu dituzte eta herri horretan eremu gorrian jarraitzen dute. Zarautzen, berriz, sei kasu atzeman dituzte, hiruna Zumaian eta Getarian, bi Aizarnazabalen eta bakarra Errezilen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide