Albisteak

Positibo bat atzeman dute Zestoan azken egunetan

Eskualdean 43 positibo zenbatu dituzte astelehenetik ostegunera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak atzo kaleratu zituen datuen arabera, kasu bakarra zenbatu dute Zestoan astelehenetik ostegunera bitartean egindako PCR eta antigeno frogetan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 51,36 kasukoa da herrian.

Eskualdean, 43 kasu atzeman dituzte aste honetan, gehienak Zarautzen, 22 hain zuzen. Zumaian 10 kasu detektatu dituzte eta eremu gorrian sartuta daude han. Azpeitian, berriz, bederatzi positibo atzeman dituzte eta Azkoitian, bakarra. Beizaman, Errezilen, Getarian, Aizarnazabalen eta Aian ez dute kasurik zenbatu.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide