Albisteak

Positibo bat gehiago atzeman dute Zestoan

Osasun Sailak jakinarazi duenez, kasu bakarra zenbatu dute atzo egindako PCR eta antigeno probetan Zestoan. 100.000 biztanleko azken hamalau eguneko intzidentzia tasa 487,93raino jaitsi da.

Eskualdean 21 kasu zenbatu dituzte. Zarautzen atzeman dituzte kasu gehienak, zortzi esaterako. Azken egunetako positiborik gehienak atzeman dituzte han eta intzidentzia tasa 346,94ra igo da. Zumaian hiru egun egon dira positiborik zenbatu gabe baina atzo, lau kasu atzeman zituen Osakidetzak. Azkoitian eta Azpeitian hiruna positibo zenbatu dituzte. Orion, berriz, bi, eta Aizarnazabal, Beizama, Errezil, Aia eta Getarian bat ere ez.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide