[POSTONTZIA] Iraetarrak eta Udala

Nik bizi guztian ulertu dut Udalak herriarentzat lana egin behar duela, baina Iraetan nonbait, ikusita Udalaren jarduera, bigarren mailako herritarrak izango gara.
Hemen gauza xelebreak gertatzen dira. Iraetan Zestoako Udalak azpeitiar, azkoitiar edo beste edozein herritako pertsona bati, bere otorduak egiteko lokala eta argindarra debalde jartzen dio, ezeren truke. Hori gutxi ez, eta gainera, auzoko erabakitan parte hartzeko aukera ematen dio, adibidez, Iraetan azpeitiar batek bertako umeei edo auzo elkarteari eraikin publiko baten erabilera galarazi dakioke eta kasu honetan gertatzen ari da Iraetan bizi ez den jende bat iraetarroi eraikin publiko baten erabilera galarazten ari zaigula.
Hau dena konpontzeko Udalak lehenengo egunetik trabak ipini ditu.
Ikusita Udalaren jarrera, ez dut esperantza handirik, baina gutxienez jendeak jakin dezala Udalak auzoan bizi garenak baino hobeto zaintzen dituela auzoan bizi ez eta auzoagatik ezer egiten ez duen jendea.

Xanti Goikoetxea




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide