[POSTONTZIA] Migel Xiriya gogoan

Asko izan dira modu berezian festak ospatu ditugun honetan Migel Zulaika “Xiriyaz” gogoratu diren herritarrak eta horren adierazgarri izan dira zenbait argazki eta sare sozialetako aipamen. Bere garaian udaletxeko balkoian omenaldi xumea egin bazitzaion ere, martxoan joan zen gure artetik Migel eta merezi zuen aurtengo danborradan ere zerbait berezia, horregatik berarekin horrenbeste danborrada antolatu dituen Olga Goyak azalpen hau emateko eskatu digu; atzoko haurren danborradaren ondoren entzun genuen pieza “Honrando a Navarra” izan zen berak horren maitea zuen pieza. Saxofoiarekin jotzeko bakarkako zati bat zuen eta horregatik askotan jotzen zuen, baita Laranjadiko kioskoan ere. Danborradako musika jartzen ibili direnek haurren danborrada amaitu ondoren kaMusika bandak ere bat eginez herri osoan zehar entzun zen kanta.

 

 

 

 

Jarraian Honrando a Navarra




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide