[POSTONTZIA] Olentzeroren etorrera

Olentzero antolatzen duen taldeak bidalitako oharra:

Kaixo! Gabonak gerturatzen ari diren honetan, abenduaren 24ko Olentzeroren etorrera antolatzen aritzen garen guraso taldera jende berria gonbidatu nahi dugu. Ez da lan asko izaten baina ondo legoke jende berria sartzen hastea. Taldera sartzeko konpromisoa hartu nahi ez duenak, baina egunean bertan laguntzeko prest dagoena ere ongietorria izango da. Animatu parte hartzera eta gure ohiturak gure haurrei modu duin batean helarazten laguntzera.

(Parte hartu nahi dutenek honako telefono zenbakira idatzi dezakete: 615006599)




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide