Albisteak
Prest daude goizean goizetik azokako salmenta postuak
— 2019-12-26Goizean goizeko lau euri tantek ez dituzte salmenta postuekin etortzen direnak beldurtu eta dena prest dago plaza eta Laranjadin Zoroperitako azokako eta lehiaketetarako. Idiakaitz txistulari taldeak ere jo du goizeko diana.
Gogora dezagun eguneko egitaraua:
11:00. Herriko hainbat belaunalditako trikitilariak, kalejiran.
11:30etik 13:00era ‘photocall’ saioa torilean. Baserritar jantziz joatea komeni da.
12:00. Herriko hainbat belaunalditako trikitilariren emanaldia, plazan. Idiakaitz txistulari taldearen kalejira.
12:45. Barazki eta Fruta, Ezti, eta Gazta eta Sagardo lehiaketatako sari banaketak. Jarraian, trikitilariak.
13:00. Bargaztak talde feministak deituta, matxismoaren aurkako performance jendetsua, plazan.
Ondoren, Gazta eta sagardoa dastatzea, plazan.
14:00. Baba jana Gaztetxean.
17:15. Denok kiroldegira kalejiran txarangarekin.
17:30. Kirol jaialdia, kiroldegian, Zestoako Pilota Elkarteak antolatuta: Pilota partidak herritarren artean. Herri kirol saioa, Arria V. – Zaldua / Otaegi – Txapartegi.
18:00. “Teleipuina”, umeentzako txotxongilo ikuskizuna, Kultur Etxean. Telebistaren aurrean orduak eta orduak pasatzearen ondorioak azaleratuko dizkigute Toni-ren abentura dibertigarriek.
19:30. Gabenara plaza taldea, udaletxeko arkupetan, afalordura arte.
22:00. Gabenara plaza taldea.
Egin zaitez bazkide