Albisteak

Profesionalen pilota partidarako sarrerak, dagoeneko eskuragai

Amabirjin jaietako profesionalen pilota jaialdia irailaren 9an, ostirala, jokatuko da. Iluntzeko 22:00etan izango da hitzordua, kiroldegian. Bi partida jokatuko dira, lagunartekoa eta Masters Caixabank txapelketako play offa. Aurreneko partidan,  Alberdi eta Aranguren, Egiguren V.a eta Rezusta edo Martijaren aurka arituko dira. Bigarren partidako pilotariak, berriz, erabakitzeko daude oraindik. Izan ere, datozen egunetan jokatuko diren partiden emaitzek baldinzatuko dute kiroldegiko ikuskizuna.

Pilotazaleek dagoeneko eskura ditzakete jaialdirako sarrerak turismo bulegoan edo entradasfronton.com atarian. Egunean bertan ere egongo da sarrerak erosteko aukera, iluntzeko 21:00etatik aurrera, kiroldegiko leihatilan.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide