Proiektu honetan zuen eskua luzatu diguzuen guztioi

 

MALEN ETXEA

Malen Etxeak 2012an ireki zituen ateak eta ordutik 200 emakume etorkin baino gehiagoren babesleku izan da, zauriak sendatu eta indarberritzeko espazioa bihurtu da.

Eskerrak eman nahi dizkiogu Zestoari; herritarrei, auzokideei eta instituzioei gure etxeari harrera egiteagatik, egindako lasterketa solidarioagatik, gure bidelagun izateagatik eta berdintasunerantz doan gizarte baten aldeko apustua egiteagatik.

Mugimendu feministari eta Urola Kostako koordinatzaile feministari ere eskerrak eman nahi dizkiogu, Malen Etxea sortu zenetik herrialde honetako aliatu leialak izan zarete.

Parte hartu duzuen guztion lana eskertzen dugu, finkatuta genituen helburuak bete direlako, baina, batez ere, erakutsitako solidaritate guztiagatik. Hau guztia energiaz eta optimismoz betetako bultzada bat da guretzat, ditugun amets eta proiektuei gogor ekiteko indarrak ematen dizkigunak.

Guztiz hunkituta esan dezakegu proposatutako helburuak bete direla, bete bakarrik ez, eta gainditu egin baitira. Makina bat lagun izan zarete emakume talde honi aterpea ematen dion zerbitzua mantentzeko ekarpena egin duzuenak. Orainaldia sosegatu duzue, eta eskerrik asko. Etorkizunean ere izango ditugu esku hartu beharreko hainbat erronka eta horretan ere bidelagun izan nahi duzuenontzat gure etxeko ateak zabalik dituzue.

 

Bene-benetan, ESKERRIK ASKO DENOI!

 

BARGAZTAK

 

Bargaztak talde feministak Malen Etxeako kideekin hainbat solasaldi egin ditu eta Malen Etxeak

egindako balorazioa guztiz konpartitzen du: helburuak lortu dira. “3000 baietz!” ekimena bulkada bat izan da herriari elkartearen berri emateko, hala ere, infinituak dira aterpe honetan emakumeek dituzten beharrak. Horregatik, eta zenbait herritarrek eskatuta, elkartearen kontu korronte zenbakia

luzatzen dizuegu, ekarpen ekonomikoren bat egin nahi duzuenontzat. Bestalde, edozein motatako laguntza eskaini nahi izanez gero (eskulana, altzariak, eskulanerako materiala…) elkartearekin harremanetan jartzera gonbidatzen zaituztegu eta baita, euren aterpea ezagutzera ere. Malen Etxeako kideek euren etxeko ateak zabalik dituzte edonorentzat.

Mila esker!

 

 

Jar zaitez Malen Etxearekin harremanetan:

contacto@malenetxea.org

943 57 60 95 – 688 64 19 17 – 653 729 117

2095 022 01 9116213171 Kontu korronteko zenbakia

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide