Albisteak
“Proiketuen Azoka Kideak” jardunaldia izango da Loiolako aterpetxean
— 2015-11-27Loiolako aterpetxean “Proiketuen Azoka Kideak” jardunaldia izango da bihar, azaroak 28. Proiektu horrek “gizarte-inplikazioko” proiektuak sortzea eta hobetzea du helburu. Loiolako jardunaldian, Urola Kostako hainbat proiektuk hartuko dute parte, horien artean dira Lakari , Iraurgi ikastetxea, Maxixatzen etab. “Proiketuen Azoka Kideak” ekimena Impact Hub Donostiak eta Donostia 2016k elkarlanean sortutakoa da. Azpeitin bihar egingo den topaketa Gipuzkoan egingo dituzten lau topaketetako bat izango da.
Jardunaldi horrek, besteengandik “ikasteko, eztabaidatzeko eta ekarpenak egiteko” espazioa izatea du helburu, proiektuetan haratago egiteko. Sorkuntza kolektiboaren alderdian, aurkeztutako ideia eta ekimenak aberastea sustatuko du. Prestakuntzaren alderdiak, bestalde, pertsonak gaituko ditu, proiektuak prestatu, diseinatu eta garatzeko. 2015ean eta 2016an Gipuzkoan aurrez aurre egiten ari diren lau jardunaldiez gain, topaleku digital bat ere badauka proektuak.
Jardunaldiaren egitaraua ondorengo kartelean ikus dezakezue:
Egin zaitez bazkide