rakugo kartela

Rakugo emanaldia

Datorren ostegunean, martxoak 2, Rakugo emanaldia izango dugu Kultur Etxeko aretoan, arratsaldeko 18:30ean hasita.
Rakugoa Japoniako tradiziozko umorezko kontaketa da, XVII. mendean hasitakoa, eta gurera Hiromi Yoshida japoniar euskaldunaren eskutik iritsi da. Maider Ibarguren zestoarra, eta AEK-ko ikaslea ere abentura honetan lagun duela izango dugu Zestoan.

Zatozte!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide