Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

50 urte beteko dira Leok´k musika taldea sortu zenetik. Herriko rock mugimenduaren 50. urteurrenarekin bat egiten duenez, Leok´k Musika Kultur Elkarteak, “Rock Astea 2018” ekimena antolatu du Udalaren laguntzaz. Abuztuaren 25etik irailaren 1era bitartean hainbat ekintza zein kontzertu izango dira herrian.
Leok´k Musika Kultur Elkarteak, garai bateko eta egungo herriko rock talde guztiei aurkeztu die ekimena antolatzeko plangintza, bakoitzak bere ekarpenak egin ditzan, hala nola Rock Astearen baitan egingo diren bideo emanaldian, argazki erakusketan, mahai-inguruan eta kontzertuetan partekatuz.
Herriko rock talde bakoitzak zertan parte hartu, ekitaldi batean zein bestean edo denetan jakinarazteko azken eguna maiatzaren 15a izango da.
Ondorengoa izango da “Rock Astea 2018″ko plangintza:
Talde bakoitzak emanaldirako, bere bideoa aurkeztuko du.
Talde bakoitzak erakusketarako, bere argazki bilduma auzkeztuko du, zenbait egunetan ikusgai uzteko.
Talde bakoitzeko partaideek, kazetari-moderatzaileek gidatuta, beraien esperientziak, bizipenak, garai desberdinen konparaketak, herriko Gaztetxearen eragina, etab… plazaratuko dira.
Herriko rock taldeen, izan zirenen eta egun direnen, kontzertuak.
Leok´k taldearen 50. urtea ospatzeko Infinituari segika 3. diskoaren, aurkezpena eta Grises taldearen kontzertua.