Albisteak

Rodeo eta Ezpalak taldeek “Zu non, han DA!” egitasmoan hartuko dute parte

Durangoko Azoka Euskal Herri osora zabalduko da aurtengoan, “Zu non, han DA!” egitasmoaren bidez. Covid-19ak ekarritako osasun egoera dela eta, online denda eta Durangon bertan egingo diren jarduerez gain, proiektu berri hau antolatzea erabaki dute azokako arduradunek. Ekimen honen helburua, Azoka kulturzaleengana gerturatzea izango da, aurten kulturzale guztiek ezin izango dutelako Durangora urteroko bisita egin.

Egitasmo berri honen ardatzetako bat ‘Plaza’ izango da eta musikarekin lotuta egongo da. Euskal Herriko zortzi herritan kontzertuak antolatu dituzte, abenduaren 5etik 8ra bitartean. Herri bakoitzean bi eguneko egitaraua egongo da eta guztira, 32 taldek hartuko dute parte. Talde horien artean izango dira Rodeo eta Ezpalak taldeak. Rodeo laukoteak abenduaren 6an eskainiko du kontzertua Amurrioko Burubio Kultur Elkartean, arratsaldeko 18:00etan hasita. Ezpalak taldea, berriz, Ondarroako Beikozini aretoko oholtza gainean izango da abenduaren 8an, arratsaldeko 19:00etan.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide