Albisteak

‘Rural Zombies’ disko berria grabatzen dabil

Bat diskoa argitaratu zutela urte bete baino gehiago pasa ondoren, Rural Zombies musika talde zestoarrak disko berria grabatzeari ekin dio.

Azken urtean hainbat kontzertu eman dituzte, eszenatoki bikainak pasa dituzte eta sare sozialen bidez adierazi dutenez “ezin dugu adierazi bizi izandako guztia”.

Martxoan zehar Eñaut Gaztañagaren Gaztain Estudioan izango dira bigarren diskoa grabatzen. Urte arrakastatsuaren ondoren “gustatzen zaiguna egiten jarraitu nahi dugulako, martxoan gure bigarren diskoa izango dena grabatzera sartuko gara” adierazi dute. Disko berria udazkenean argitaratuko dute.

Hala ere, udazkena heldu bitartean ez dira geldirik egongo eta dagoeneko aurreratu dituzte hainbat kontzertu. Adibidez, martxoaren 31ean Manchester (Ingalaterra) hiriko ¡Viva! festibalean izango dira.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide