Albisteak
‘Rural Zombies’ disko berria grabatzen dabil
— 2017-03-14Bat diskoa argitaratu zutela urte bete baino gehiago pasa ondoren, Rural Zombies musika talde zestoarrak disko berria grabatzeari ekin dio.
Azken urtean hainbat kontzertu eman dituzte, eszenatoki bikainak pasa dituzte eta sare sozialen bidez adierazi dutenez “ezin dugu adierazi bizi izandako guztia”.
Martxoan zehar Eñaut Gaztañagaren Gaztain Estudioan izango dira bigarren diskoa grabatzen. Urte arrakastatsuaren ondoren “gustatzen zaiguna egiten jarraitu nahi dugulako, martxoan gure bigarren diskoa izango dena grabatzera sartuko gara” adierazi dute. Disko berria udazkenean argitaratuko dute.
Hala ere, udazkena heldu bitartean ez dira geldirik egongo eta dagoeneko aurreratu dituzte hainbat kontzertu. Adibidez, martxoaren 31ean Manchester (Ingalaterra) hiriko ¡Viva! festibalean izango dira.
Egin zaitez bazkide
IRUZKINDU