Albisteak

Sagardotegira irteera antolatu du Agirok martxoaren 4rako

Azpeitiko AƱota sagardotegira irteera antolatu du Agiro Mendi Klubak martxoaren 4rako. Goizeko 9:00etan irtengo dira Gurutzetik. Eguerdi aldera iritsiko dira sagardotegira eta bertan bazkaldu ondoren, autobusez itzuliko dira herrira.

Irteeran parte hartu nahi dutenek aurrez eman beharko dute izena 610 683 723 telefonora WhatsApp mezu bat bidalita. Izena emateko azken eguna otsailaren 22a izango da, eta irteerak 40 euroko prezioa izango du.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide