Saharako banderak erosteko aukera izango da aste honetan
Danbolin— 2020-11-30
Wadna elkarteak Saharar herriari babesa emateko kanpaina jarri du martxan eta kanpaina horren baitan, etxeetako leiho eta balkoietan banderak jartzera animatu nahi dituzte herritarrak. Larunbatean hasi ziren banderak saltzen eta astean zehar ere izago da erosteko aukera Gurutzeko autobus geltoki zaharrean. Arratsaldeko 16:30etatik 18:30ak bitartean izango dira banderak salgai, telazkoak 10 euroan plastifikatuak 4 euroan.