Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Wadna taldeak antolatuta, haur sahararrei ongi etorria egingo zaie datorren igandean. Ekarteko kideek egun osoko egitaraua prestatu dute. Eguerdiko 13:00etan, ongi etorria egingo zaie Udaletxean. 14:00etan, bazkari herrikoia izango da Urkaikok eta KM 0 baserria enpresek emandako okelarekin. Txartelak koiote tabernan eskura daitezke, hilaren 26ra arte. Helduek sei euro ordaindu beharko dituzte eta haurrek, hiru. Bazkalostean, puzgarriez gozatzeko aukera izango dute.