Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Oporrak Bakean programari esker, urteroko legez, Saharako haur errefuxiatuek uda Euskal Herrian igaroko dute. Joan den astean iritsi ziren 213 umeak, eta abuztuaren 27ra arte egongo dira gurean. Nahiz eta arazo burokratiko batzuk tarteko haur batzuen etorrera atzeratu egin zen, dagoeneko guztiak hemen dira.
Aurten ere, aurreko urteetan etorri izan den ume bat iritsi da Zestoara, Arroabeko familia batera, hain zuzen ere.
Bihar, asteartez, Larrabetzuko Bakeleku udalekuetan dauden Saharako haurrak etorriko dira herrira, eta ongietorri festa egingo zaie. Gaur Zumaian emango dute eguna, eta bihar goizean, 12:00etan, harrera ekitaldirako etorriko dira Zestoara. Ondoren, errekan bainatzeko aukera ere izango dute haurrek. Batzokian bazkalduko dute, eta arratsaldean Azpeitiko Tren Museoa bisitatuko dute.