Albisteak

Saharako kanpamenduetara bidean dira WADNA elkarteak bildutako elikagaiak

Saharara bidaltzeko janari bilketa egin zuen Zestoako WADNA elkarteak duela egun batzuk. Elikagai hauek,  Piztu Itxaropena izeneko 16. Euskal Karabanan iritsiko dira datozen egunetan Saharara. Guztira, 3.500 kilo elikagai bidaliko dituzte.

WADNA elkarteak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten pertsona eta elkarte guztiei eta ikastetxe guztiei.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide