Albisteak
Saharara bidean dira WADNA elkarteak bildutako elikagaiak
— 2017-02-14Duela aste batzuk Zestoako WADNA elkarteak Sahararen aldeko janari bilketari ekin zion. Kanpaina horren barruan 4500kg elikagai bildu dituzte eta pasa den larunbatean kamioian kargatu zituzten bildutako elikagaiak. Piztu Itxaropena izeneko 13. Euskal Karabanan iritsiko dira elikagai horiek Saharara.
WADNA elkarteak eskerrak eman nahi dizkie parte hartu duten pertsona eta elkarte guztiei: Aizarnako, Arroabeko, Zestoako eta Azkoitiko Xabier Munibe ikastetxeei, Azkoitko Eroskiri (bertan janari bilketa egin zuten urtarrilaren 21ean), Zumaiako Darahli elkarteari eta Zestoako herritarrei.
Uda honetarako “Oporrak bakean” kanpaiƱa martxan da
Saharako haurrak bi hilabetez “munduko deserturik gogorrenetik” irteteko helburuarekin, Oporrak Bakean kanpaina martxan dago aurten ere. Kanpaina horren helburua 10-12 urteko haur sahararrek uda Euskal Herrian pasatzea da eta harrera familia bila dabiltza.
Kanpainaren inguruko informazio guztia Oporrak Bakean webgunean duzue.
Egin zaitez bazkide