Albisteak

Sahararen aldeko janari bilketa egingo du WADNA elkarteak

Zestoako WADNA elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa egingo du datozen egunetan. Ekimen hau “Otsailak 27” SEADekin Elkartasun Erakundeen Euskal Koordinakundeak egindako deialdiaren barruan kokatzen da. Hori dela eta, Sahararen aldeko 13. Euskal Karabana antolatu dute, Piztu Itxaropena izenekoa.

WADNAko kideek hiru bilketa egingo dituzte: urtarrilaren 21ean (larunbata) 10:00etatik 14:00etara udaletxe azpian, urtarrilak 21ean Azkoitiko Eroskin 10:00etatik 20:30etara eta urtarrilaren 23-27 bitartean Zestoako Herri Ikastetxean. Kanpaina honetanĀ  arroza, pasta, atuna, sardinak oliotan, azukrea, lekaleak eta konpresak biltzea proposatzen zaie herritarrei, Estatu mailako kanpaina izanik produktu horiek biltzea proposatu baitzaio gure lurraldeari.

2017ko otsailean irtengo den Elkartasun Karabana honen helburu nagusia Tindoufeko (Aljeria) saharar errefuxiatuen populazioak jasaten duen elikadura krisi larria arintzeko elikagaiak eramatea da.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide