Albisteak

Sahararen aldeko janari bilketa egingo du WADNA elkarteak

Zestoako WADNA elkarteak Sahararen aldeko janari bilketa egingo du datozen egunetan. Bost bilketa egingo dituzte: auzoetako eta herriguneko eskoletan (aste guztian zehar), urtarrilaren 25ean,  10:00etatik 14:00etara Udaletxe azpian eta egun berean, Azkoitiko Eroskin goizeko 10:00etatik arratsaldeko 20:30ak bitartean. Herriko dendatan ere egingo dute bilketa, nahi duenak aste osoan zehar izango du elikagaiak bertara eramateko aukera. 

Jasotako elikagaiak Sahararen aldeko XVI. Euskal Karabanarekin batera bidaliko dituzte datorren otsailean. Aljeriako Tifundeko kanpamenduetan bizi diren Saharar errefuxiatuei laguntzeko egitasmoa da Euskal Karabana eta Zestoako WADNA eta Zumaiako Daralhi elkarteek proiektuarekin bat egin dute beste urte batez. Egitasmoaren helburua, Saharar Herriari elikagaiak helaraztea da Saharar populazioak jasaten duen elikadura-krisi larria, ahal den neurrian, arintzeko.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide