Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Saharako errealitatearen berri emateko hitzaldia antolatu dute Zestoako Gazte Asablandak eta Gipuzkoako Saharar errefuxiatuen komunitateak elkarlanean. Ostegun honetan izango da hitzordua, arratsaldeko 19:00etan, Alonderoko Kultur Aretoan.
1991tik indarrean dagoen su-eten akordioa hautsi zuen Marokok joan den ostiralean. Rabatek armada bidali zuen Guergueratera, herrialde okupatuaren eta Mauritaniaren arteko mugara, sahararren protesta bat desegitera. Hori dela eta, Mendebaldeko Sahararen eta Marokoren arteko tentsio militarrak gora egin zuen eta Fronte Polisarioak gerra egoera ezarri zuen Mendebaldeko Saharan. Gaur egungo egoera eta urte luze hauetan bizitakoak izango dituzte hizpide osteguneko saioan.