Albisteak

Sahararrei laguntzeko janari bilketa egiten ari dira udaletxe azpian

Zestoako Wadna elkartea Sahararen aldeko janari bilketa egiten ari da gaur goizean zehar udaletxe azpian. Eguerdiko 14:00ak arte egongo dira bertan, oinarrizko elikagaiak eta produktuak jasotzen.
 Jasotako elikagaiak Sahararen aldeko  “Elikatu itxaropena”  karabanarekin batera bidaliko dituzte otsailean. Aljeriako Tifundeko kanpamenduetan bizi diren Saharar errefuxiatuei laguntzeko egitasmoa da Euskal Karabana eta Zestoako WADNA eta Zumaiako Daralhi elkarteek proiektuarekin bat egin dute beste urte batez. Egitasmoaren helburua, Saharar Herriari elikagaiak helaraztea da Saharar populazioak jasaten duen elikadura-krisi larria, ahal den neurrian, arintzeko.



Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide