Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Arroabeko Sakulupe Guraso elkarteak, urteko batzar orokorra egingo du astelehenean, abenduaren 9an. Arroako eskolan elkartuko dira arratsaldeko 17:00etatik 18:30era. Bilera euskaraz egingo da eta behar duenarentzat gaztelaniara itzulpen zerbitzua eskainiko da, horretarako, norberak bere aurikularrak eraman beharko ditu.
Bileran landuko diren gaiak hurrengoak izango dira:
1- Guraso Elkartearen egitura eta datozen urteetako irizpideak.
2- Guraso Elkartearen helbidea.
3- Guraso elkartearen egoera ekonomikoa.
4- Zaintza eta eskolaz kanpoko ekintzak
5- Gipuzkoako Eskola Txikien Sarea eta Gurasoen Koordinakundea.
6- Txepetxa aisialdi taldea.
7- Norberak lekarkeena.