Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

4aren barruko pilota txapelketako finalerdiak jokatu ziren atzo Gurutzeaga frontoian. Arrita eta Salegik jokatu zuten lehendabizi, eta Salegi 25-20 gailendu zitzaion iraetarrari. Jarraian, Kixkurra eta Akusi lehiatu ziren, eta Akusik irabazi zion 17-25 Kixkurrari.
Finalean, beraz, Salegi eta Akusi izango dira aurrez aurre. Ostiral honetan izango da finala Gurutzeaga frontoian, arratsaldeko 18:30ean.