Salerosketaren eta diruaren elizari apostasia
— 2023-12-11Zestoako Gaztetxea desalojo arriskuan
Zestoako Gazte Asanbladak hurrengoaren berri eman nahi du:
Zestoako gaztetxea kokatzen den espazioaren jabe den elizak, gaztetxea lekualdatzeko prozesuan orain arte izan duen jarrera ikusita, eta Zestoako herriarentzat, eta bereziki gazteontzat, espazio bat ematea baino, nahiago izan duelako diruari eta bere interes ekonomikoei garrantzia eman, gaurtik aurrera, apostasia kolektibo baterako kanpaina martxan jartzen dugula
adierazi nahi dugu.
Izan ere, alde batetik, aurreko ostegunean, hilaren 7an, asanblada berehalako desalojo arrisku egoeran egotera pasa zela kontuan hartuta eta bestetik, momentu honetan herriko bi gazteren aurkako prozesu judiziala abian dela jakinik, beharrezkoa ikusi dugu kanpaina hau abiaraztea
elizari honakoa eskatzeko:
1- Desalojoa eta prozesu judiziala berehala bertan behera uztea, salaketa kenduz.
2- Gazte Asanbladarekin harremanetan jartzea eta negoziaketa prozesu bati hasiera ematea; gaztetxearen lekualdaketaren zilegitasuna onartuz eta bi aldeentzat onuragarria izango den akordio batera heltzeko asmoz.
Argi utzi nahi dugu, bi eskakizun hauek bete ezean, abiarazitako kanpainarekin martxan jarraituko dugula. Kanpainaren inguruko informazio gehiago eskuratzeko, edota kanpainan parte hartzeko, hurrengo asteetan informazio puntuak izango dira Zestoako kaleetan. Honetaz gain, elizari jakinarazi nahi diogu ezer egin ezean Zestoako herritik haratago kanpaina zabaltzea ez dugula baztertzen, eta hau geldiaraztea bere esku dagoela aurretik aipatutako bi eskakizunak betez.
SALEROSKETAREN ETA DIRUAREN ELIZARI, APOSTASIA!
Egin zaitez bazkide