Albisteak
San Isidroak Arroabean
— 2019-05-09Datorren maiatzaren 18an ospatuko dituzte San Isidroak Arroabean. Arratsaldeko 18:00etan, sagardo eta ardo dastaketa izango da. 21:00etan, Ederki elkartean afaria. Menu normalaz gain, haurrentzako menua ere izango da. Lehenak 22 euroko prezioa izango du eta bigarrenak, berriz 10 eurokoa. Afariaren ondoren, disko festa egingo dute. Afarira joan nahi dutenek WhatsApp bidez, Txomin tabernan edo Ederki elkartean bertan eman dezakete izena.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta
erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten
duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide!
Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure
ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi
baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide