Albisteak

San Isidroak ospatuko dituzte asteburuan Arroabean

San Isidro jaiak ospatuko dituzte datorren asteburuan Arroabean. Txara kooperatibak, Ederki elkarteak eta Txomin tabernak elkarlanean antolatu dituzte ekintza guztiak. Larunbatean, hilak 14, haurrentzako zinema izango da eskola zaharrean. Ondoren, txokolatada egingo dute Joxe Miel plazan eta Arroako buruhandiak kalejiran ibiliko dira. Iluntzeko 21:00etan, berriz, bertso-kantu-afaria egingo dute Ederki elkartean. Antolatzaileek jakinarazi dute txartelak eskuragai salgai daudela Txaran eta Txominen.

Igandean, berriz, hurbileko produktuen pintxoak dastaketa izango da eguerdiko 12:00etan plazan. Ordu berean, haurrek barazkiak landatzeko aukera izango dute. 14:00etan, paella jana izango da Txomin tabernan, eta bazkarira joan nahi dutenek aurrez izena eman behar dute tabernan bertan. Asteburua amaitzeko mus txapelketa azkarra jokatuko dute.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide