Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Urtero legez, suaren inguruan ospatuko da San Joan bezpera Zestoan ere. Ohiturari eutsiz, baserri atarietan sua piztuko dute. Aizarnan, gau aldera aldera, sardinak eta oilasko hegoak erreko dituzte parrilan eta ilundutakoan, sua piztuko dute Aranburu atarian. Arroabean ere ilundutakoan piztuko dute. Zestoa era bai, 22:30ak inguruan. Itxaropena dantza taldekoak suaren inguruan dantzan arituko dira, Idiakaitz txistulari taldearen doinuen laguntzaz.