San Joan sua dela eta, Zestoako Udalaren oharra
Danbolin— 2022-06-22
San Joan sua dela eta, ondorengo oharra kaleratu du Zestoako Udalak:
Urtero bezala, bihar, San Joan sua piztuko da Zestoako plazan. Hori dela eta, zenbait ohar jakinarazi nahi ditu Zestoako Udalak:
Ordutegia:
Sua 22:15 aldera piztuko da, eta 23:30ean, dagoen su-hondarra itzaltzeari ekingo zaio.
Segurtasun oharrak:
- Zestoako Udalak jarriko duen errekinaz aparte, guztiz debekatuta dago jendeak bestelako material edo trasteak botatzea su-eremua. Oro har sua piztu aurretik zein ondoren zorrozki bete beharko da.
- Sua piztuta dagoen bitartean, ez da gomendatzen jendea bertara hurbiltzea. Gurasoen erantzukizuna da gomendio hori betearaztea, adin txikikoen kasuan.
- Sua piztez eta jarraipena egiteaz arduratuko den Eginkizun Anitzeko langileak eman ditzakeen jokabide, jarraibideei kasu egitea eskatzen da.
Zestoa, 2022ko ekainaren 22a
Zestoako Udala. Kultura eta Ondare Saila.