Albisteak

San Juan Fundazioak Eusko Jaurlaritzaren urrezko aitortza jaso du

Urrezko A Kudeaketa Aurreratuari Euskal Saria saria jaso zuen atzo San Juan Fundazioak Eusko Jaurlaritzaren eskutik. Aintzatespen honek praktika aurreratuak dituzten erakundeak saritzen ditu bere bezero, langile eta gizartea orokorrean kontuan izanik. Gasteizko Europa Jauregian izan zen sari banaketa eta fundazioa osatzen duten 40 lagunetik gora izan ziren han.

Fundazio lehendakaria beti alkatea izaten denez, Mikel Arregi Ertxini egokitu zitzaion saria jasotzea, fundazioko lehendakari gisa. Herri osoaren izenean zorionak eman nahi izan zizkien fundazioa osatzen duten guztiei, ondo merezitako saria dela nabarmenduz. “San San Juan egoitza herrian txertatua egon dadin sekulako lana egin duzue eta adinekoek egoitza herritarren etxea balitz bezala sentitzea ere lortu duzue eta hori da jarraitu beharreko bidea, gure bizitzetako azken urteak ondoena gure habitat naturalean igaroko ditugulako eta ondoen zainduak ere bertan egongo garelako” esan zuen. Zestoarrentzat San Juan egoitza habitat naturala dela adierazi zuen eta dena negozio bihurtzeko joera dagoen ingurumen honetan egoitzak duen eredua aldarrikatu zuen.

 

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide