Multimedia

San Juan Fundazioaren MAMMA MIA ikuskizuna

Ekainean grabatu zuten bideoa Euskadi Gazteara bidaliko dute San Juan Fundazioko kideek: “Ekainaren 18an kolorez betetako festa antzeztu genuen San Juan Fundazioan, Zestoako Herri Eskolako umeen aurrean, MAMMA MIA ikuskizuna.
Gure aiton-amonak gaztetasunez beterik daudela erakutsi genuen beste behin ere. Gure lana erakustearren, Euskadi Gazteako Gaztea Dantzan lehiaketara bidali dugu.
San Juan Fundazioan BIZITZAZ GOZATZEN DAKIGULAKO!!!”

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide