Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Abuztuaren 10ean, San Lorente egunez festak ospatuko dituzte izen bereko San Lorente auzoan. Goizeko 11:00etan meza izango da auzoan hildakoen alde, eta ondoren pintxoez gozatzeko aukera izango dute bertaratutako guztiek. Jarraian ume jolasen txanda izango da eta Lopeneren zezentxo eta ponietan ibiltzeko aukera ere egongo da. Plan polita oso ezaguna ez den txoko hau ezagutzeko!