Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

San Lorente auzoko festak ospatuko dituzte datorren larunbatean, hilak 10. Urtero legez, bailarako hildakoen aldeko meza egingo dute goizeko 11:00etan, eta ondoren, hamaiketakoa izango da bertsolariek girotuta. Horrez gain, haurrentzako jolasak eta poniak izango dira goiz osoan zehar. Arratsaldean, festari amaiera emateko Eñaut Elorrietaren kontzertua egongo da 18:00etatik aurrera. Sarrerak erosteko, Zestoako udaletxera gerturatu beharko da, eta bihartik aurrera Txara dendan (Arroabean) ere eskuratu ahal izango dira.