Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zazpigarren aldiz egingo da aurten, abenduaren 31n San Silbestre lasterketa Zestoan.
Arratsaldeko 17:00etan 150 metroko ibilbidea egingo dute txikienek eta ondoren, 16 urtetik gorakoek 2,4 Km-ko lasterketa. Izen ematea 16:00etatik 16:45era bitartean izango da, doan.
Parte hartzen duten haurrei goxokiak banatuko zaizkie eta helduen lasterketako irabazleei urdaiazpikoa eta ardoa emango zaizkie. Zozketa gehiago ere izango dira.