Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

San Silbestre lasterketa antolatu ohi duen taldeak ostiraleko lasterketa herrikoia bertan behera uztea erabaki du. Azken asteotako Covid-19aren kutsatzeen gorakadaren aurrean hartu dute erabakia: “Egoera ikusita eta Zestoako Udalarekin hitz egin ondoren, lasterketa bertan behera uztea erabaki dugu. Aurrerago izango da beste gauza batzuk egiteko aukera” azaldu dute antolatzaileek.